Nire fitxajeak

Kontsultatu zure fitxaketak dataka eta bidali aplikazioak konexiorik gabe gordetakoak.

Nire fitxajeak atalean zure sarrerak eta irteerak egunka multzokatuta ikusten dituzu. Bertan bidaltzen dira, gainera, konexiorik ez zegoenean aplikazioak mugikorrean gordetako fitxaketak.

Ireki beheko barrako eskuineko lasterbidetik. Gainbegiralea ez bazara, menuan ere badago, Nire fitxajeak izenarekin.

Datak aukeratu

Goian bi data dituzu: hasierakoa eta amaierakoa. Pantaila irekitzean, biak gaurko eguna dira.

  1. Sakatu lehen data eta aukeratu hasiera-eguna.
  2. Sakatu bigarren data eta aukeratu amaiera-eguna.

Zerrenda aldi horretako fitxaketekin eguneratzen da. Berriz kargatzeko, irristatu zerrenda behera.

Zer erakusten du egun bakoitzak

Egun bakoitzak data, guztira fitxatutako denbora eta bere fitxaketak erakusten ditu. Fitxaketa bakoitzak hau adierazten du:

  • Mota, ikono batekin: lana (proiektuaren izenarekin), pausa edo baimena (gaiaren izenarekin).
  • Sarrera-ordua eta irteera-ordua. Irteera oraindik fitxatu ez baduzu, Ireerarik gabe agertzen da.
  • Etxe bat, telelanean fitxatu baduzu.

Data horietan fitxaketarik ez badago, Ez da fitxajerik aurkitu! ikusiko duzu.

Konexiorik gabeko fitxaketak

Konexiorik gabe fitxatzen duzunean, fitxaketa mugikorrean gordetzen da. Bidali arte, zure enpresak ez du ikusten.

Konexioa duzula Nire fitxajeak irekitzean, aplikazioa bere kabuz saiatzen da bidaltzen. Lortzen ez badu, Sinkronizatu gabeko fitxaketak atala ikusiko duzu, bidali gabeko fitxaketen zerrendarekin.

Konektatu internetera

Egiaztatu datu mugikorrak edo wifia dituzula.

Bidali fitxaketak

Sakatu Sinkronizatu eskuz. Fitxaketak sinkronizatzen... ikusiko duzu, eta gero mezu hauetako bat:

  • Fitxaketa sinkronizatuak: guztiak bidali dira.
  • Fitxaketa batzuk ezin izan dira sinkronizatu zerbitzariarekin: saiatu berriro.
  • Fitxaketak ezin izan dira sinkronizatu zerbitzariarekin: bat ere ez da bidali; saiatu berriro geroago.

Horrela bidalitako fitxaketak konexiorik gabeko fitxaketa gisa markatuta geratzen dira panelean. Horietakoren bat lehendik zegoen beste fitxaketa batekin gainjartzen bada, ez da zure lanaldira gehitzen.

Bidali gabeko fitxaketen kopia bat gorde

Bidaltzea lortzen ez baduzu, kopia bat atera dezakezu zure enpresari edo Inallowren laguntza-zerbitzuari emateko. Bidali gabeko fitxaketak daudenean, + botoi bat agertzen da pantailaren izkina batean. Sakatzean, bi botoi irekitzen dira:

  • Deskargatzekoak fitxaketak dituen testu-fitxategi bat gordetzen du mugikorrean. Esportatutako konexiorik gabeko fitxaketak ikusiko duzu.
  • Kopiatzekoak arbelera kopiatzen ditu, mezu elektroniko batean edo mezu batean itsasteko. Kopiatutako konexiorik gabeko fitxaketak ikusiko duzu.

Bi kasuetan edukia zifratuta dago: ezin da begi hutsez irakurri, eta laguntza-zerbitzuak fitxaketak berreskuratzeko baino ez du balio.

Orri honetan

HurrengoaEgutegia